Aisialdiko arrantza

XVII. mendean, arrantza, beharraz gain, aisialdiko ekintzatzat ere hartzen hasi zen.

Aisialdiko arrantza edo kirol-arrantza[1] plazeragatik edo lehiaketa modura egiten den arrantza da.

Iraganean, arrantza bizitza aurrera ateratzeko funtsezko lan bezala hartzen zen, baina, gaur egun, disfrutatzeko kirol bezala gero eta indar gehiago hartzen ari da. Arrantza, mota askotakoa dago, eta hori tokiaren arabera sailkatzen da: itsasokoa, errekatakoa eta lakuetakoa.

Testu honetan, errekako arrantzari buruz hitz egingo dugu. Europan gehienbat erreka handietan egiten da arrantza, arrantzale gehienak sari handien bila joaten direlako eta horiekin topo egiteko aukera gehiago dagoelako ibai nagusietan. Baina kasu honetan ibaiadarrei edo ibai txikiei buruz egingo dugu berba eta horiek dituzten aukerak erakutsiko ditugu.

  1. Euskalterm: [Ehiza eta Arrantza Hiztegia] [2017]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search